AITORES ELECTRICIDAD S.L. - ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN ESPEZIALISTAK

Etxea teilatutik hastea ez da horren ideia txarra kontutan izanda eguzki panelek argiaren faktura %30 gutxitzen dutela jakinda. Oso handia ez den inbertsio batekin, gainera diruz lagundua izan daitekeena, kontsumitzaileak bere etxean instalatu ditzake hau edo beste edozein sistema ekologiko moderno, elektrizitate, berogailu edo ur beroan aurrezten lagunduko diotenak. Gainera, ingurumenaren legediak gero eta exijenteagoak dira, horrela, etxebizitzak gero eta ekologikoak izatera behartuta daude.

  • Eraikin konbentzionalek garraio eta industriek baino energia gehiago kontsumitzen dute Ameriketako arkitektuen institutuak eginiko azterketa baten arabera. Horregatik instituzioak jabetzen dira energia ekologikoaren sistemak etxebizitzetan sartzearen garrantziaz.
  • Edifikazio kode berriak (CTE) aurreko urteko martxotik indarrean dagoenak, Espainian hainbat murrizketa energetikoren exijentzia eskatzen du eta sistema berriztagarrien instalazioa, panel fotovoltaikoak esate baterako. Erresuma Batuan 2016rako proposamena egin da etxebizitza berriek “energia zero” izatea, hau da, beraien behar energetiko guztiak asetzeko gai izatea bakoitza beraien diseinuari eskerrak, material egokiekin eta bertan instalaturiko iturri berriztagarriekin.
  • Hala ere, auto horniketa energetiko totala oso garestia eta zaila da gaur egun, nahiz eta maila bateraino gauza asko egin daitezkeen. Adibidez, Espainian bioklimatikoak deritzen etxeak badaude, argia eta uraren gastua %60ra jaitsi dutenak.
  • Eskura ditugun teknologiek aukera ezberdinak ematen dizkigute gaur egun. Alde batetik energia berriztagarria lortzeko sistema aktiboak instalatzea posible da, eguzki panel, aerogeneradore txiki, bioerregai edo biomasarekin. Bestalde, teknika pasiboak deritzenak isolamendu termikoa, eguzkiaren beroa aprobetxatzea edo bertan bizi direnek sortutako beroa aprobetxatzeak, klimatizaziorako kontsumo elektrikoa %70 eta %90 bitartera jaitsi daiteke.