DOMOTIKA GARAJEETAN

Garaje bateko aplikazio domotiko arruntenaz gain (atearen irekitzea eta ixtea) beste hainbat mekanismo daude segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzen dutenak.

Garajeko atea pertsiana modukoa izan daiteke eta bere automatizazio sistema erraz kontrola daiteke domotikaren bitartez. Modu honetara, radiofrekuentzia mando arrunt batekin, distantzia batetatik atea igo edo jaitsi egingo dugu. Sistema honen abantailetako bat, atea jaisten ari dela uneoro kontrolpean dagoela da, fotozelulak zerbait sumatzen badu atea jaisten ari dela geratu egiten da eta gorantz joango da atea. Fotozelulak ez duenean berriro ere ezer sumatzen, atea berriro jaitsiko da. Horrela, sistema honek, atearen egoera ezagutuko du uneoro.

Aplikazio domotikoak interesgarriak egiten zaizkien pertsonak, segurtasuna eta bizi kalitaterako, azpimarratzen dute etxebizitzako garajea

Seguratsunean eta bizi kalitatean aplikazio domotikoak erabiltzeko prest dauden pertsonek, garajea zaintzea azpimarratzen dute.

babes gehien eskatzen duen instalazio bat dela, arazo gehien sor ditzakeen lekua baita. Horrela, merkatuan etxeko edozein txoko kontrolatu eta zaintzeko mekanismo eta sistemak aurki daitezke. Talde honetan garrantzitsuenak presentzia detektoreak eta sarbideetako detektoreak dira, edozein intzidentziaren berri ematen dutenak. Teknologia hauen bidez, garajearen irteera barrutik ikusi daiteke, batzuk gainera gaueko ikuspegia ere izaten dute, argi gutxi daukaten garajeetarako egokia.

Aplikazio domotikoekin eduki dezakegun beste onura bat, gas eskapeak eta karbono monoxidoaren detektoreak dira, oso erabilgarriak, etxebizitzaren jabeari mugikorraren bitartez emango baitio abisua.